Gaurko egunerako bideo bi ikusi behar izan ditu. Lehenengoa ikusteko sakatu hemen.
Bigarrena ikusteko aldiz, hemen.
Goiko bideotan ikusi dugun bezala, teknologia berriez hitz egiten da. Hauek gero eta indar handiago hartzen ari dira gure gizartean eta munduan.
• Lehenengo bideoak, teknologia digitalen aukeraketez hitz egiten du. Honetan, gauzak ikusteko era eta ikasteko era aldatu egin dira. Lehen ikusten genuena ezin zen frogatu, imajinatu behar genituen. Gaur egun, aldiz, pentsatzen diren gauzak ikusi ahal ditugu, begiez frogatu.
• Bigarren bideoak aldiz, teknologia digitalen aurrean zein jarrera hartu behar dugun erakusten digu Honetan, alfabetizazio digitala ordenagailuak erabiltzea baino gehiago dela erakusten digu. Oinarrizko gaitasun digital batzuk lortzeko kapazak izan behar gara sarean ikusten duguna interpretatzeko eta erabiltzeko: bilatu nahi dudana zer den, zer lortu nahi dudan, topatzen dudana interpretatzen jakitea…
Horrela, kultura digitaleko parte hartzaileak izan beharko gara, gehien bat hezkuntzan. Gu ere ekoizle izan behar gara, guztiekin konpartitu behar dugu informazioa, ekoizten duguna…
Hau esanda, modu kritiko batean aukeratu beharko ditugu teknologia berriak. Sarean informazio ugari dago eta hauek helburu batzuekin ekoiztuta daude. Horregatik modu kritiko batean aukeratu beharko ditugu hauek.
Teknologia berriak Haur Hezkuntzan
lunes, 18 de abril de 2011
domingo, 10 de abril de 2011
Eten digitala
Gaurko iruzkina egiteko, Julio Cabero Almenarak idatzitako testua irakurri behar izan dugu. Eten digitalari buruzkoa izan da eta oso interesgarria izan da. Iruzkina irakurri ondoren, testua irakurri nahi baduzue egin klik hemen.
Zer da eten digitala?
Sarea erabiltzeko edo teknologia konkretu batzuk erabili dezaketenen eta ezin dutenen artean sortzen direnak dira. Desberdintasunak sortzen dira batzuen eta besteen artean. Eten digitala pertsona, instituzio, gizarte edota herrialdeen artean bereizi daiteke.
Gaur egun, eten soziala bihurtzen ari da. Teknologia hauek erabiltzen ez dakienak, mendekotasuna bat dauka. Honek ekarri ahal dituen ondorioak eta egoerak oso latzak izan daitezke.
Eten motak.
Autorearen ustez, eten digital mota desberdinak daude. Ekonomikoaz aparte, politikoa, hezkuntzakoa, adinaren araberako…daudela adierazten du idazleak.
• Ekonomikoa: eten honetan, herrialdeko baldintza ekonomikoak adierazten dute desberdintasuna.
• Hizkuntzaren araberakoa: gaur egun hizkuntza unibertsala ingelesa da eta interneten ere, ingelesa da hizkuntza nagusia.
• Hezkuntzari dagokiona: teknologia berriak erabiltzen ez dakien pertsona batek, hauek erabiltzearen abantailako modu txikiagoan jasoko ditu.
• Adinaren arabera: gazteen eta helduenen artean desberdintasunak daude. Gazteek teknologia berriak erabiltzen dituzte. Helduak, aldiz, beste teknologia batzuk nahiago dituzte edota metodo tradizionalak.
• Generoaren arabera: gizartean dagoen emakumearen bazterketa teknologia berrietara heltzeko aukerak murrizten ditu.
• Erabiltzailearen ezaugarri fisiko zein psikikoen araberakoa: hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonak edo urritasunak dituztenak, teknologia berriak erabiltzeko aukera murritzagoak dituzte.
Zein izan beharko da eskolaren papera hauek kontuan hartuz?
Hasteko, guztientzako azpiegiturak sortu beharko litzateke, bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz. Pertsonek, teknologia berriak eskuratzeko aukera anitzagoak eta errazagoak eduki beharko lituzkete.
Honetaz aparte, alfabetatzen digitala eta prestakuntza jasotzea garrantzitsua da. Alfabetatze hau, pertsona guztietara zabaldu behar da, premia bereziak dituzten pertsonei ere. Beraz, klaseei probetxua ateratzeko irakasleak formakuntza jaso behar dute, besteei dakitena adierazteko.
Zure ustez, zer egin dezakegu eskolan?
Nire ustez, gaur egun interneten informazio ugari dago eta hau era kritiko batean aukeratzen ikasi eta irakatsi behar dugu. Honetaz aparte, egunero agertzen diren teknologia berrien funtzionamendua ikasi behar dugu ikasleei irakasteko.
Azken finean, alfabetatze kritikoa hau esan gura du, ordenagailuak fisikoki erabiltzeaz aparte, informazioa eskuratzea era kritiko batean.

lunes, 14 de marzo de 2011
Blogak irakaskuntzan
Blogak irakaskuntzan gazteak euren lanak entregatzeko edota motibatzeko tresna bezala erabili daitezke. Era honetan, gazteak motibatzeaz gain, teknologia berrietan heziko ditugu. Irakasleak lanak paperean entregatu beharrean blog batean zintzilikatzeko aukera eman dezake, era horretan gauzak automatikoki ordenatzen dira eta laguntza edo iruzkinak bertan egin ditzakete irakasle eta beste ikasleek.
Blogak beste komunikazio tresna bat izanik, elkarrekintza handiko komunikabide bat bezala erabili daiteke.
Informazio Gehiago nahi izatekotan, klik hemen.

lunes, 7 de marzo de 2011
Aproba testu birsartua
Goiburukoan: titulua, hau da, bitakoaren izena, eta sarrera edo azalpen bat blogaren edukia eta helburuari buruz ideia orokor bat ematen. Atal honetan argazki bat sar dezakezu (gaiarekin zerikusirik daukana, edo apur bat apaingarria besterik gabe). Perfilean: argazkia eta izena gutxienez, zure ikasketak edo lana ere adieraz dezakezu. Idazpenetan (post bat egiterakoan): testua, irudiak, diapositibak, bideoak, estekak eta etiketak. Bideoak edota diapositibak sartzeko: 1. you tube-n bideo bat bilatu nahi duzun gaiari buruz (“blogen aplikazio didaktikoak, arbel digitala..) 2. insert kodea kopiatu. 3. Post bat egin bideoa komentazeko eta “insert blockquote” botoian klik egin eta agertzen den kodean bideoaren kodea itsatsi. 4. Etiketa ipini eta aldaketak gorde.
domingo, 6 de marzo de 2011
Informazioaren Gizartea
Gaur egun, gizartan nahiz komunikabideetan egunero entzuten ditugu bi hitz hauek: Informazioaren Gizartea.
Baina badakigu zer esan nahi duten eta zer dakarten beraiekin?
Sakatu hemen eta honi buruz zeozer ikasiko dugu.
Honetaz aparte, interesagarria iruditu zaidan bideo bat jarri dut:

sábado, 26 de febrero de 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)