Gaurko egunerako bideo bi ikusi behar izan ditu. Lehenengoa ikusteko sakatu hemen.
Bigarrena ikusteko aldiz, hemen.
Goiko bideotan ikusi dugun bezala, teknologia berriez hitz egiten da. Hauek gero eta indar handiago hartzen ari dira gure gizartean eta munduan.
• Lehenengo bideoak, teknologia digitalen aukeraketez hitz egiten du. Honetan, gauzak ikusteko era eta ikasteko era aldatu egin dira. Lehen ikusten genuena ezin zen frogatu, imajinatu behar genituen. Gaur egun, aldiz, pentsatzen diren gauzak ikusi ahal ditugu, begiez frogatu.
• Bigarren bideoak aldiz, teknologia digitalen aurrean zein jarrera hartu behar dugun erakusten digu Honetan, alfabetizazio digitala ordenagailuak erabiltzea baino gehiago dela erakusten digu. Oinarrizko gaitasun digital batzuk lortzeko kapazak izan behar gara sarean ikusten duguna interpretatzeko eta erabiltzeko: bilatu nahi dudana zer den, zer lortu nahi dudan, topatzen dudana interpretatzen jakitea…
Horrela, kultura digitaleko parte hartzaileak izan beharko gara, gehien bat hezkuntzan. Gu ere ekoizle izan behar gara, guztiekin konpartitu behar dugu informazioa, ekoizten duguna…
Hau esanda, modu kritiko batean aukeratu beharko ditugu teknologia berriak. Sarean informazio ugari dago eta hauek helburu batzuekin ekoiztuta daude. Horregatik modu kritiko batean aukeratu beharko ditugu hauek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario