Gaurko iruzkina egiteko, Julio Cabero Almenarak idatzitako testua irakurri behar izan dugu. Eten digitalari buruzkoa izan da eta oso interesgarria izan da. Iruzkina irakurri ondoren, testua irakurri nahi baduzue egin klik hemen.
Zer da eten digitala?
Sarea erabiltzeko edo teknologia konkretu batzuk erabili dezaketenen eta ezin dutenen artean sortzen direnak dira. Desberdintasunak sortzen dira batzuen eta besteen artean. Eten digitala pertsona, instituzio, gizarte edota herrialdeen artean bereizi daiteke.
Gaur egun, eten soziala bihurtzen ari da. Teknologia hauek erabiltzen ez dakienak, mendekotasuna bat dauka. Honek ekarri ahal dituen ondorioak eta egoerak oso latzak izan daitezke.
Eten motak.
Autorearen ustez, eten digital mota desberdinak daude. Ekonomikoaz aparte, politikoa, hezkuntzakoa, adinaren araberako…daudela adierazten du idazleak.
• Ekonomikoa: eten honetan, herrialdeko baldintza ekonomikoak adierazten dute desberdintasuna.
• Hizkuntzaren araberakoa: gaur egun hizkuntza unibertsala ingelesa da eta interneten ere, ingelesa da hizkuntza nagusia.
• Hezkuntzari dagokiona: teknologia berriak erabiltzen ez dakien pertsona batek, hauek erabiltzearen abantailako modu txikiagoan jasoko ditu.
• Adinaren arabera: gazteen eta helduenen artean desberdintasunak daude. Gazteek teknologia berriak erabiltzen dituzte. Helduak, aldiz, beste teknologia batzuk nahiago dituzte edota metodo tradizionalak.
• Generoaren arabera: gizartean dagoen emakumearen bazterketa teknologia berrietara heltzeko aukerak murrizten ditu.
• Erabiltzailearen ezaugarri fisiko zein psikikoen araberakoa: hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonak edo urritasunak dituztenak, teknologia berriak erabiltzeko aukera murritzagoak dituzte.
Zein izan beharko da eskolaren papera hauek kontuan hartuz?
Hasteko, guztientzako azpiegiturak sortu beharko litzateke, bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz. Pertsonek, teknologia berriak eskuratzeko aukera anitzagoak eta errazagoak eduki beharko lituzkete.
Honetaz aparte, alfabetatzen digitala eta prestakuntza jasotzea garrantzitsua da. Alfabetatze hau, pertsona guztietara zabaldu behar da, premia bereziak dituzten pertsonei ere. Beraz, klaseei probetxua ateratzeko irakasleak formakuntza jaso behar dute, besteei dakitena adierazteko.
Zure ustez, zer egin dezakegu eskolan?
Nire ustez, gaur egun interneten informazio ugari dago eta hau era kritiko batean aukeratzen ikasi eta irakatsi behar dugu. Honetaz aparte, egunero agertzen diren teknologia berrien funtzionamendua ikasi behar dugu ikasleei irakasteko.
Azken finean, alfabetatze kritikoa hau esan gura du, ordenagailuak fisikoki erabiltzeaz aparte, informazioa eskuratzea era kritiko batean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario