Ongi etorri Welcome

sábado, 26 de febrero de 2011

The machine is us

1 comentario:

  1. Ikusi dugun bideoa oso interesgarria iruditu zait. Oso ondo azaltzen du zer den eta zelako erabilgarritasuna duen Web 2.0. Hala ere, aipatu beharra dago nahiko arin doala eta subtituluak irakurtzeko zaila izan da.
    Hasieran bideo honek testu idatzia eta testu digitalaren arteko konparaketa egiten du eta bakoitza zer den azaltzen du. Web-ak hasieran HTLM-an idazten ziren eta gero eta elementu gehiago gehitu egin ziren. Horrela dokumentu baten egitura definitzeaz aparte, edukia nola formateatu behar den definitzen zuten.
    Horregatik XML diseinatu egin zen. Honek eragin zuen edozein erabiltzaileak informazioa, argazkiak, bideoak…besteekin konpartitzeko aukera izatea. Erabiltzaile hauek internetekin ez dute derrigorrez harremana izan behar, ez dira interneten erabiltzaile jakitunak izan behar. Horregatik esaten da guk geu garela makinak, elkartrukaketaren bidez, guk sortzen ditugulako sarean dauden edukiak.
    Interneten erabilera honek beste alde batetik, bere alde txarrak ditu. Edonork besteekin informazioa konpartitzea, zenbait sentimenduak mindu dezake eta horrekin kontuz ibilibehar da. Beste alde batetik, iturri desberdinetatik bilatu behar da informazioa, hau kontrastatzeko.

    ResponderEliminar